martes, 21 de diciembre de 2010

Estimulazio goiztiarra

Animalien aldean, haurrak urtebete baino zertxobait gehiago behar du ibiltzen hasteko, beraz, amaren babesa behar du biziraupenerako. Ibiltzea ez da jaiotzetik datorren giza gaitasuna, baizik eta ikasketaren emaitza. Dituen haitadun gehienak bere biziraupenarekin erlazionatuta dago: xurgatu elikatu ahal izateko, negar egin amaren arreta bereganatzeko edo eskuak zarratu ukitzen dagoenari eusteko.
Babes falta hau oraindik formatuta ez dagoen garunagatik ematen da. Egoera honek izugarrizko abantaila suposatzen du: animalien kasuan garuna programatuta dago jaio aurretik. Haurra, aldiz, gai izango da bere ingurura eta egoera aldakorretara egokitzeko. Garun moldagarria izateak lagundu egin dio izaki bizidunari garapenean eta biziraupenean.

Zer da estimulazio goiztiarra?
Estimulazio goiztiarraren helburua lehen aipatutako garunaren ikasketa eta moldatzeko ahalmen horri etekina ateratzea da haurraren onurarako. Jolas eta ariketa desberdinen bidez estimulo errepikakorrak eskaintzea da bere helburua eta horrela luzarora interes handikoak izango diren burmuineko funtzioak indartzea. Estimulazio goiztiarrak ez ditu adimeneko aspektuak soilik indartzen, baita ere garapeneko aspektu fisikoak, sentsorialak eta sozialak.

Eraginkorra da?
Gaur egun ez daude ikerketa fidagarririk estimulazio goiztiarra haurraren garapenerako eraginkorra dela esaten dituztenik. Animalietan egindako frogetan berriz, bai ikusten da estimulazio goiztiarra eraginkorra dela. Estimulazio goiztiarra praktikan jartzeko erabakia pertsonala da, baian kontuan izan behar da garunaren moldagarritasuna gutxitu egiten dela adinarekin. Jaiotzetik hiru urte arteko tartea da garapen neuronal handiena ematen den momentua eta gutxi gutxika gutxitzen doa sei urterekin desagertu arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario