Jaioaurreko estimulazioaren printzipio berdinetan oinarrituta, jaio osteko estimulazioak haurren ikasketa bultzatzea bilatzen du, bere garapen mentala, sentsoriala, soziala eta afektiboa hobetzen.
Jaiotzerakoan haurraren portaera batez ere nahigabea eta erreflexuzkoa da, eta gutxika gutxika, estimulazio jolasekin, nahita egingo ditu gauzak. Horrela esploratu egingo du eta objektuen formak, koloreak, testurak, ezaugarriak ezagutzen joango da. Aurrerago berdintasunez eta desberdintasunez ohartuko da eta horren arabera klasifikatzen ikasiko du. Jaiotzen denean, haurra ez daki amarekiko desberdina dela, sehaska ukitzen badu bere gorputzeko atal bat dela pentsatu dezake. Familiarekiko harremanak erakutsiko dio pertsona bakoitza bakarra dela. Geroago ematen eta hartzen, maitatzen, kasu egiten… ikasiko du, beldurra izango du, jeloskorra izango da…
No hay comentarios:
Publicar un comentario