Gaur egun badakigu gure haurra potentzial handiarekin jaiotzen dela eta gurasoen eskuetan dagoela aukera horri etekina ateratzea, potentzial hori modu egoki eta jostagarrian garatzeko. Estimulazio goiztiarra 0 urtetik 6 urtera ematen da, haurraren ahalmen kognitiboak, fisikoak, emozionalak eta sozialak ahalik eta gehien garatzeko.
Haur osasuntsuetan ematen den estimulazio goiztiarra ez da ezta terapia bat ezta irakaskuntza formaleko metodoa ere.
Haurrak, jaiotzen diren momentutik, kanpoko estimulazioak jasotzen dituzte bere inguruarekin eta beste pertsonekin harremanak izanez. Gure haurrak estimulatzen ditugunean esploratzeko, trebetasunak eta abileziak modu naturalean bereganatzeko eta bere inguruan gertatzen dena ulertzeko aukera desberdinak aurkezten diegu.
Garapen etapa bakoitzak haurraren banakako garapenarekin zuzenean erlazionatzen diren estimulazio desberdinak behar ditu. Oso garrantzitsua da banakako garapen hau errespetatzea, konparazioak egin gabe eta haurra estutu gabe. Estimulazio goiztiarraren helburua ez da garapena arinagotzea, baizik eta haur bakoitzaren potentziala ezagutzea eta motibatzea; eta bere autoestima, irakaskuntza eta iniziatiba trinkotzeko ekintza eta erronkak aurkeztea.
FUENTE: http://www.babysitio.com/bebe/estimulacion_temprana.php
No hay comentarios:
Publicar un comentario